XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan ireluak artu zuen gaztea eta bere bizi-lekura eraman zuen.

Beste batzuetan egoera hori ama baten madarikapenaren ondorio bat izan da.

Amezketako Irabi baserriko alaba zen.

Bei gorri bat galdu zitzaien egun batez.

Amak agindu zion Mari gazteari billa zezala beia; baino hark ez zuen nahi izan.

Orduan amak madarikatu egin zuen, esanez: ez baden ekartzen, deabruak eramango al au, ba.

Alaba atera zen bei billa.

Zelaian bei gorri bat ikusi zuen.

Gazteak uste zuen berea zela, eta gerturatu zenean isatsetik heldu zion.

Larrunari-Txindokiko (Aralar) Marizulo leizeko Mari izaki bei itxurako hura, bere lurpeko bizi-lekura eraman zuen.

Zegamako baserri batean neskatilak ordu luzeak igarotzen zituen hilea orrazten, eta ama aserre.

Amak madarikatu egin zuen, esanez: milla deabruk eramango al aute!. Alaba bat-batean ezkutatu zen.

Geroago ezur-uts azaldu zitzaion Aizkorriko leizearen ondoan zegoen artzai bati eta esan zion, katigu arkitzen zela bere amak madarikatu zuelako.

Mutiloan ere kontatzen dute Zegamako gaztearen antzera atzitua izan zela artzai neska bat.

Artzai batek ikusi zuen geroxeago su-argi bat leize batean sartzen. Neska ezkutatua zen.

Antzeko beste historio batzuetan ez da azaltzen madarikapenik eta agintzari-promesarik.

Bere leizera urbiltzen den neskato batetaz jabetu egiten da Mari, besterik gabe.

Horrela eraman zuten artzai neska bat Markinatik gertu dagoen Gabaroko leizera.

Han euki zuen Marik urte batzuetan iruten.

Heziketa egoki bat eman zion eta gero bidali egin zuen eskutakara bat urre emanez.

Bidarray-ko neska bat bere artaldea larratzen ari zen Iduskimendin.

Egun batez ezkutatu egin zen.

Bere ahaide eta auzokoak haren bila ibili ziran aldi batean alperrik: iñork ez zekian ezer.

Gauez, bein baino geiagotan Iduskimendiren inguruan entzuten zen aots bat: ago, ago.

Jendea ikaraturik zegoen.

Gau batez eguratsean su-argi bat azaldu zen, Zelharburu-ko arkaitzetaruntz zijoan izar baten antzera, eta gero hango leize batera sartu zen.

Biaramonean auzokoak joan ziran leizea miatzera, eta barru-barruan arkitu zuten neska harri bihurtua.

Gaur Arpeko Saindua deitzen diote (beste batzuk, Arpeko Saindia).

Neskaren ordez Mari izan ziteken, su-argi edo laino argitsu bezela agertzen dela kontuan izanik.

Mari-ren bereizgarri eta egitekoak

Zegaman esaten da, askotan ikusten dela Mari, bere leizeko sukaldean, su ondoan exerita, ilea orrazten.

Oñaten iruten ikusi dute.

Beste batzuk orrazten ikusi dute, eguzkitan exerita, bere etxeko atarian.

Goyazen diote, haria maskaltzen aritzen dela bere Murumendiko etxe atarian, batezere eguzkia ateratzen denean eta zeruan ekaitz lainoak azaltzen diranean.

Gamboa-ko Zuazo-n esaten da Marik arilak egiten dituela urrezko hariakin Ambotoko leizean, mataza, arilkaitzat erabiltzen dituen aariaren adarretan, ipiñiaz.

Aketegin asteazkenez egiten du bere lixuba eta ostiralez egosten ogia: leize harren sarreran azaltzen den lainotxo batek adierazten ditu horrelako lanak.

Otoyo mendian laino bat ikustean, Marik bere labea piztu duela, esaten dute Ispastereko jendeek.